jueves, 28 de octubre de 2010

izkutuko proiektua proiektatzen








hasierako krokisak dira igo ditudan hauek.
gaur egun errepide eta oinezko paseoarekin eten artifiziala sortzen zen, eten hori bisualki anulatzea da helburua, mendiaren perfila itsasoruntz jarraitzea, gune siku eta itsasoa harremanetan jartzea hain zuzen.
horretarako literalki gauzatuko dut proposamena, "zuhaitzak" gutxinaka gutxinaka terrenoa gehitzen joango dira eta sekuentzia batekin itsasoarekin bat egingo dute.
ordenazio horretan ari naiz, proiektuak luzerako erantzuna izatea lortzea delako nahia, eraikina izan barik proposatutako egitura aldi berean ludikoa izan dadin eta kontserbazioaren fenomenoari men eginez. paisajismoari lotutako proiektua da gehiago eta era berean desargertzen den eraikina, gutxinaka gutxinaka degradazioa jasoko du, perzepzioa lortu nahi denarekin engainatuz.
izkutuko proiektua

miércoles, 20 de octubre de 2010

sortzearen bideak...

Esnea erostera kaletik nindoala, kutxako erakusketa panfleto bat aurkitu dut bidetik. erakargarria zen oso eta barrura sartu naiz.
harritu nau bertan zegoena, arlo desberdineko lanak aurkitzen ziren eta hirurak arkitekturarekin erlazionatuak, kurtso hasierako gogoetan aritu nintzen, disziplina honen aukeren inguruan alegia, arkitektura ikasteak ematen dizkigun aukerak anitzak direla eta beste bideen bila gisa, hoiek potentziatzean ahalegindu gaitezkela.
gaurkoan ordea aukera hoiek gauzatu baino nahiago izan dut hauetaz gozatzea.

formak, koloreak, testurak, materialtasuna lantzen da lehenengo aretoan, ibilbide kromatikoetatik egitura eskegietara, eraikitze esperimentala hain zuzen.

Urrengo aretoan guztiz kontrajarria da, aurretiko diseinua ageri da, hasierako ideia eta frogapen zehatz batzuetatik ateratako objektuak dira honako hauek. altzarien diseinua, aukera desberdinak, materiala, funtzinaltasuna edo elementu eskulturalen antzera landutakoak.
Azkenik, pintura erakusketa agertzen da, sentipenetatik sortutako formak, koloreak  eta testura.

sortzearen bideak anitzak dira lagun.....



sábado, 16 de octubre de 2010

ARTE Y ACTIVISMO URBANO - OPEN LAB // JET LAG BIO 2010

JET LAG BILBON


Berlinetik zuzenean gauzarik bitxienak topatu daitezke erakusketa honetan.
ingenioa eta diseinua erabiltzen dute honetarako, hurrengo emaitzak aurkitzen direlarik:
deustuko zubipean, andamioz eginiko egitura sinple bat antolatua dago, "palet"s eginiko itxitura batekin, eta kontrapisua ur bidoiak direlarik, egitura mantentzeko.


mobiliario urbanoa, material eskasekin eginikoa da, ur tutueriak alegia, tokian-tokiko eserlekuak bihurtu dira,mahaiak gauzatzeko berriz ere palets-ak erabili dira.


egitura sinplea dudarik gabe, baina inguruko antolaketa da garrantzitsuena. grafitiak, moda, arkitektura, Berlineko abangoardia eta trend berria, gazteak ideiak trukatzeko gunea bihurtu da deustuko zubipea.
Gaineratu dezagun Santiago Cirugeda gerturatu zaigula Bilbora, bere zuzendaritzapean egitura urbanoa birgaitzeko proposamenak landu dituzte eta publiko egin 11.30 ak aurrera. Egun guztian zehar egongo da ikusgai Zorrozaurren. Animatu!!
ATTACK ART:SEÑALIZART 
No es de mala educacion  
                                                                                      A partir de las propuestas de




jóvenes artistas y arquitectos
recibidas en Junio para la
intervención regenerativa del
tejido urbano, el equipo liderado
por Santiago Cirugeda,
se ha propuesto aunar fuerzas
y trabajar en una acción para
la península de Zorrotzaurre,
de modo que represente los
deseos, los sueños que evoca
este entorno, y que se llevará
a cabo en el marco de Jet
Lag Fest.
Un tren txu-txu trasladará
a las personas que quieran
tomar parte y llevar a cabo
la intervención participativa
desde el espacio Jet Lag Fest
a Zorrotzaurre y vuelta.
16 de OCTUBRE,
SALIDA-LLEGADA EN
EXPLANADA JET LAG FEST
programazioa atxikitzen dizuet:
http://www.bilbaojetlag.net/programa-de-mano/

martes, 5 de octubre de 2010

hasierako analisiak

_ANALISING TIME

Urdaibai bailara asetzen dituzten garriobideak kritikatuz hasten da gure azterlana. Izan ere, bi kostaldeak oso hurbil dauden arren, lotura bisualak alde batera utzita, ia ez dira erlazionatzen. Ildo beretik, bailara osoari bizia ematen dion eragile nagusia ura denez, ikerketa garraiobide alternatiboak planteatzean zentratzen da.

Horretarako, itsasaldiak, itsas korronteak, eguzkitzapena eta urarekin lotura zuzena duten iharduerak aztertu ditugu.



_SUNBATHING, PIRAGUING & SURFING TIME

 
Ikerketa egiteko lekuan barneratzea egokia suertatu zitzaigun, itsasaldiak eta korronteak “in situ” aztertzeko eta Urdaibaiko ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko.



SO…

Egunpasaren ondorio nagusia itsasaldiek gure inguruko ekintza nagusietan berebiziko garrantzia dutela izango zen, bai ur-ekintzak egiteko (piraguing & surfing), baita eguzkia hartzeko eta bainatzeko ere.



_DIFFERENT USES

­­­­­Aisialdiarekin erlazionatuak dauden ekintza gehienei esker izaten dira jende etorrera masiboak udan. Hariarekin jarraituz, Urdaibaiko nukleoak elkarren artean lotzen dira ur-ekintzen bidez. Horregatik, ura garraiobideen zentru bihurtzea irtenbide ona izan daiteke.


_CONEXIONS

Tokian murgildu ahala, argi eta garbi somatzen da mende eta ekialdearen arteko bereizketa, batez ere garraiobideei (trena eta autoak) eta dentsitateari dagokionez. Dena den, udako jende fluxuak (Laga eta Laidako turismoa) direla medio, badago bi isurialdeak lotzen dituen “ferry” txikia, Mundaka-Sukarrieta-Laida ibilbidea gauzatzen duena, baita Bermeo eta Elantxobe erlazionatzen dituen txinbitoa ere.


SO…

Ekialdean, beraz, lekurik basatien eta birginenak daude eta udako jende etorrera horri erantzuteko garraiobide ohikoak proposatu beharrean, ibai bidezkoak aukera egokiak izan litezke, bi isurialdeen arteko loturak areagotuz.

Bestalde, gorago azaldutako izaera naturala ez dator bat Laidako topografiarekin, gizakiak aldatutakoa dirudi eta.

_PROYECTING TIME

Lehenengo ariketari begira, itsasaldiak kontuan hartu behar dira ur gazizko piszinak egiterako orduan, itsasbeheran lokatzezko putzuak bilakatu ez daitezen. Bestalde, erabiltzaile ezberdinen altuerak eta igeri egiteko gaitasunak eragiten dute proiektua.

Horrez gain, irisgarritasuna nagusitasuna bereganatzen du, ibaiez nahiz lurrez.