domingo, 23 de enero de 2011

egituraren moldaketa

Hasierako ideia urdaibadiko ebaketaren morfologiarekin jarraitzea litzateke.
Horrez gain , egiturari gainjarritako fatxada egongo litzateke, barruko funtzioen erantzuna emango liokeena:                                   

 URDAI -L- BAI jatetxea.


Proiekturako, morfologia aldaketa sortu da, proposatzen den egitura berria morfologiari baino, izaera funtzionalago bati erantzuten baitio.





Arestian aipaturiko fatxadek, jatetxerako lehengaiak jasoko lukete, aldez aurretik , galtzagorriak (http://www.urdaibai.org/es/haziak/bertokohaziak.php) egindako hazi bilketei esker hautatutakoak.

Produktu hauei algak gehituko genizkioke, hauek sostengatzeko 2.egitura, estalkiko egiturari akoplatuko litzatekeena, azkeneko itxura emanez.
Egitura horri, fatxada gehitzeaz aparte, funtzio jakin batzuk kunplituko ditu. Ez soilkik lehengaien egitura sostengatu, baizik eta estalki moduan erabiliko den egitura izango da.

Modulua egurrezko zutabe bat izango da, barrutik hustuta eta ur bilketak gauzatzeko tutu batez osotua. Estalkia malda jakin bat izango du euri urak biltzeko eta hortua hornitzeko. Bestetik, estalkiko itxitura straw bale-zko panelekin osotuko da, lehengaietatik sortzen dugun zakarra aprobetxatzearren.
Moduluei gainera eguzki panelak akoplatuko zaizkio estalki aldean, zelula autohornitzaile funtzioa guztiz bete dezan.
Barruko banaketak, lastozko fardelez bideratuko da, isolatzaile egokia izateaz gain, material guztiz bio delako.
























Moduluaren egiturari gainjarritako elementuen animazio txiki bat: