lunes, 14 de febrero de 2011

EREÑOKO HARROBIAN....

Proposamenekin hasteko:


lunes, 7 de febrero de 2011

MURUETAKO BIRMOLDATZEA: AZALPENA, MODULUA, ENTREGA

MURUETAKO KATALIZADOREA

Hona hemen link-a:

http://www.megaupload.com/?d=IUWMQ2YB


Azalpenarekin hasteko, aurretik azaldu ditugun gaiak hartu behar dira kontuan, horretarako erabilera motak azalduko ditugu lehenik eta behin, ondoren  erabilarekin harremana duen moduluaren gauzatzea agertuko da,  azkenik, mekanismoen azalpena  egingo da, azken emaitzatzat hartu dugun irudiarekin batera.

Guk aukeratutako proiektuaren abiapuntua, garapen ekonomikorako
zelula autosufizienteak sortzea da, inguruarentzako inpaktu
ekologiko txikiena sortuko luketenak.
Nahia beraz hurrengoa da, aurresixtitzen diren proposamenak hartu eta garatzea.

Enpresaren sorrera aipatuko dugu 
URDAI-L-BAI :
 Ekonekazaritzatik sortutako produktuak erabiltzen duen jatetxea

Aurrexistentziei moldatzen dena:

1-BERTOKO HAZIAK : jadanik inguruan lanean dabilen erakundea:
http://www.urdaibai.org/es/haziak/bertokohaziak.php
Aldez aurretik jatetxerako lehengaiak sortzeko haziak jasoko lituzkete.

2-LEHENGAI BERRIAK: gaur egun biomasa sortzeko erabiltzen diren algak hartuko lukete parte.

3-ERAIKUNTZA TAILERRA: inguruko baliabideekin lastozko balak sortu eraikuntzara bideratuak. Hemen inguruko NEKAZARI ELKARTEA hartuko luke parte. 
                                                     1
                                                     3                                                       2

alga-hazi bilketan oinarrituz sortutako irudia, enpresaren irudia:


Behin erabileren inguruan oinarrizko informazioa emanda, erabilerekin bat datorren modulua azalduko dugu.

Moduluaren gauzatzea_

Proiekturako, morfologia aldaketa sortu da, proposatzen den egitura berria morfologiari baino, izaera funtzionalago bati erantzuten baitio.

Modulua zutabe bat izango da, barrutik hustuta eta ur bilketak gauzatzeko tutu batez osotua. Estalkia malda jakin bat izango du euri urak biltzeko eta hortua hornitzeko. Bestetik, estalkiko itxitura straw bale-zko panelekin osotuko da, lehengaietatik sortzen dugun zakarra aprobetxatzearren.

Barruko banaketak, lastozko prentsatuzko xaflaz bideratuko dira, isolatzaile egokia izateaz gain, material guztiz bio delako.




Hona hemen moduluaren oinarrizko piezak_


Pieza hauek txertatzeko, eraikitzeko azalpen detaileak ageri dira.
Zimenduan kokaturiko zutabea dago, ur tutu batekin barnean. Bertan eutsiko da estalkiaren egitura basikoa.
Horretarako, goikoaldean kartelak ageri dira, zutabearen barnean kokaturiko  loturari zurruntasuna emateko pieza batekin.
Xaflen arteko lotura perfilen bidez gauzatuko da, eta behin dena montatuta, geruza iragazgaitza jarriko da. Ura iragazi ez daiten buztina eta klerazko kapa jarriko dira azkenik.


moduluaren eraikuntzan hurrengo pausu hauek ditugu: GIF.
Moduluari egokitutako 3 mailako itxitura daude:

1 .mailako itxitura: FOTO BIOREAKTOREA_ algen tutuek haizearen kontra egiten dute, fatxada bat sortuz, eguzki beroa bereganatzen dute gainera.

2.mailako itxitura: BARAZKIAK_isolatzaile termikoa tenperatura orekatzea bermatzen duena, kanpo eta barne espazioen mugatzailea.

3.mailako itxitura: ITXITURA BERTIKALA_ESTALKIA_ 2 material mota zehazten dira. gardena: argiztapena bermatu nahi den lekuentzako eta bestea opakoa (lastozko lamina prentsatuak)
Guneen arabera, zehar argia lortzea izango da nahi, beraz puntu konkretu batzuetan (jatetxea kasu) metakrilatozko itxitura gauzatuko da.
Estalkiaren kasuan, kapa iragazkaitza buztina izango da, 4 zm tako buztin normalezko kapa batekin eta gainean klera bidezko kapa.




Fatxaden funtzionamendua ulertzeko hona hemen foto bioreaktorearen egituraketa, algak egoki mantentzearren, ura eta eguzkia besterik ez da behar.
Ura bideratzeko ponpa baten beharra izango  eta sistema jarraia izatea, urak nora eta joan etorriko ibilbidea gauzatzen da, eguzkiak berotutako ura, berriro hotzeko. Programaren ixtitura ahalbidetuko digu honek, argizpien zehar argia izanik proiektuaren oinarria.

Azkenik moduluaren nondik norakoak, tokian tokiko finkatzea izango da moduluaren helburua, irizpide zehatz batzuen arabera gauzatuko da finkapen hori, eskema zehatz batzuen araberakoa hain zuzen:











martes, 1 de febrero de 2011

modulua

Moduluaren bilakaeran, egiturarekin bat etortzeko itxitura aldatuko da.
Inguruko baliabideak erabiltzearren basa izango da elementu berria, isolatzaile iragazkaitza modura.

Eraikuntza sistema adibidetzat Añanako Gatzategiaren birgaiketa da esanguratsua, topogafriari egokitzen zaion eraikuntza bakarreko hazkunde mota da.

Hazkunde mota ez, eta estalkietako impermeabilizazioa da gaia, material erabileren berreskuratzeak eta lortzen diren ondorioak bat datozelarik.

"Zementua etengabe birjarri behar da, berrerelabilpena baliagarria ez delarik, Haranean beraz material erabilgaitz pilo sortzen ari da. 
Gatzagileak zura erabiltzen du, basa pinua eskuarki. Zutoinak, habeak, petralak eta gapirioak egokiak dira, Buztina eta errekarriarekin batera.
egitura hauen gainean gatzun zentimetro batzuk  isurtzen dira eta eguzkiak sikatzeaz arduratzen da."

Ura iragazi ez daiten, aukera desberdinak proposatzen dira Gatzagaren konponketan, antzinako eraikitze sistema efizienteena berreskuratuz. Aukera hoien artean aukeraketa bat egin ostean modulura egokitzen zaion adibidea finkatzea da oraingo nahia.


Informazioaren bila adibide interesgarri batzuk agertu dira.
Adibidez Peruko Quincharen (http://es.wikipedia.org/wiki/Quincha) birmoldaketak.






http://www.marcelocortes.cl/index_flash.htm

Bestetik basaz egindako beste hainbat eraikuntza berri: