lunes, 20 de diciembre de 2010

aurrentrega_muruetako zelula autosufizientea_




Guk aukeratutako proiektuaren abiapuntua, garapen ekonomikorako
zelula autosufizienteak sortzea da, inguruarentzako inpaktu
ekologiko txikiena sortuko luketenak. Muruetako ingurua hautatu dugu
zelula hoien zentru, aurretik egindako azterketetatik, gauzatu nahi
den aktibitateari erantzun hoberena emango liokelako ondorioztatu
baitugu.
Nahia beraz hurrengoa da, aurresixtitzen diren proposamenak hartu eta garatzea.
Proiektuari hasiera emateko Urdaibaiko Bertoko Nekazal-Hazien Bankua hartu dugu
oinarritzat, hor bildutako haziak landatzea izango zen kontua eta bertatik sortuko lirateken
hondakinak (ezkadiak etb.) berrerabiltzea edo eraikinak sortzeko erabiltzea, arkitektura
jasangarria eta inpaktu gutxikoa proposatzea alegia.




antolakuntzaren eskema

URDAI_L_BAI!!! from ione de pablo on Vimeo.

martes, 30 de noviembre de 2010

Noeren arka


NOEren ARKA

Hasierako burutapenak egiten hasi ginen ikusiz zer-nolako jarduerak egiten ziren Urdaibain duela zenbait urte. Horretarako historian zehar egon diren jarduera ekonomiko nagusiak aztertu genituen.
XI Mendea:
 Marisko bilketa
 Metalurgiaren garapena eman zen ur errota mota ezberdinekin landuak.
XIV Mendea:
 Industria garapena eta ontziolak. Inguruetatik lortzen ziren lehengaiak eta ingurua itsasoarekin erlazio zuzuena izanda ontziolak garatu ziren.
XIX-XX Mendea:
 Nekazaritza garatu zen bertako produktu ezberdinak garatuz;ezkadiak, artoa, garia, algak,..
 Azpiegitura eraikuntzak egiten hasi ziren, ingurua trenaren bidez komunikatuz

Gure proposamena inguruko baldintzak aprobetxatuz, bertako ekintza tradizionalak modu berri batean eta elkarrekin euki dezaketeen erlazioak aztertuz. Murueta zelula autosufiziente bezala funtziona dezan bertako baliabideak aprobetxatuz.






Ontziak erabiliko dira gune ezberdinen arteko konexioak egiteko uraren bidez, toki ezberdinetan sor daitezkeen materiak garraiatzeko.
Modu honetan lezkadi, alga, garia edota artoaren landaketak animaliak elikatzeko erabil daitezke, eta alderantziz, hauek sortutako hondakinak balioko dute ongarri moduan erabiltzeko eta aurrekoen garapena sortzeko. Gainera itsasontzientzat balio ez duen egurra edo soberakinak labea pizteko erabil daiteke eta errotak erabil daitezke energia emateko jarduera ezberdinei.







 Badian zehar erabilera hauek eman daitezke toki ezberdinetan zehar. Erabiltzen diren eremuak aldokarrak direnez askotan, gure egitura edo eraikinak tokiz aldatzeko aukera izango dute edota inolako arrastorik usteko gai izango dira. Egitura hauek gai izango dira ere, inguruan garatuko diren beste ekintzak bertan hartzeko.
 Ekintza eta eraikin hauek inguru horren katalizadoreak izango dira, herri bizitza eta bertako produktuen denominazioa sustatuz garapen ekonomikoa emanez aldi berean.

Taldearen ERABILERA DESBERDINAK













miércoles, 17 de noviembre de 2010

lunes, 8 de noviembre de 2010

prozesua eta entrega

HONDARTZA BARNEKO IBILBIDEAK AZTERTZEN EGON ONDOREN , ITSASOTIK BERTATIK IBILBIDEAK PROPOSATU GENITUEN, HALA NOLA, PIRAGUEN BIDEZKO IBILBIDEA sustatzea erabaki genuen.
Horrela, Gautegiz-arteaga, edo muruetatik, Laidara piraguan joateko erreztasuna bideratu nahi dugu, beraz proiektuko ardatzetako bat izango da hau. Gainera ezkerraldetik (sukarrieta, forua etb.) dagoen komunikazio falta ekiditzen da.

BESTETIK, EBAKETAN AGERI DEN MENDI ETA ITSASOAREN ARTEKO HARREMAN EZARI ERANTZUN BAT EMAN NAHI ZAIO, gaur egun gizakiak muga hori nabarmen gauzatu du eta horren kontra saiakera egin nahi da.




2 GUNEAK ELKARTZEKO (MENDIA ETA PADURA) ZUHAITZAK, HONDARTZARA ERAMANGO DIRA. LITERALKI PROIKETATU DA, BAINA ZUHAITZ HOIEK, BIDEAN SUERTATUKO DIREN MUTAZIO BATZUK JASANGO DITUZTE, TOKIAN TOKIKO ERABILERA FUNTZIONALARI ERANTZUNA EMANEZ.












malla sortzen hasi eta bertan funtzioak txertatzen hastearekin jarraitu du prozesuak. gune bakoitzean ze motatako ekintzak bideratu zitezkeen eta aldi berean materialtasun horren islada izatea.



erabilera nagusia piszina izango litzatekeena, ageri da hurrengo ebaketa honetan, bertan 6. motatako erabilera ageri da.
gune honetako "paloak" led bidez argiztatuko dira, eta gauez piszinara heltzeko ibilbidea adieraziko dute "malla-laberintiko" horren barna.


azkenik panela, proiektuaren izaera adierazteko erabilia:






maketaren argazkiak:
- oinak (densidadearen arabera kokatutako "paloak" ageri dira...)
- ibilbide nagusiak (Led bidez adieraziak)
- erabilera malla, kolore desberdinekin guneen degradazioa adierazten duena.
-arteak, pinuak(lentejuelak, gorriak eta berdeak) jarraipena izango dute ondarrera heldu arte.







proiektua laburtzeko irudi bat besterik ez...



viernes, 5 de noviembre de 2010

Mendia itsasora, itsasoa mendira.


Pinuak eta arteak bizi dira laidan.
Zuhaitzak erotu dira eta lurraldea konkistatzera joan dira. tristetuta zeuden aparte bizitzeko kondenarekin eta itsasora gerturatzen hastea erabaki dute, ez dakitena ordea, zera da, euren ibilbide horretan mutazio batzuk jasoko dituztela.....






mutazioak hasi besterik ez dira egin....





jueves, 28 de octubre de 2010

izkutuko proiektua proiektatzen








hasierako krokisak dira igo ditudan hauek.
gaur egun errepide eta oinezko paseoarekin eten artifiziala sortzen zen, eten hori bisualki anulatzea da helburua, mendiaren perfila itsasoruntz jarraitzea, gune siku eta itsasoa harremanetan jartzea hain zuzen.
horretarako literalki gauzatuko dut proposamena, "zuhaitzak" gutxinaka gutxinaka terrenoa gehitzen joango dira eta sekuentzia batekin itsasoarekin bat egingo dute.
ordenazio horretan ari naiz, proiektuak luzerako erantzuna izatea lortzea delako nahia, eraikina izan barik proposatutako egitura aldi berean ludikoa izan dadin eta kontserbazioaren fenomenoari men eginez. paisajismoari lotutako proiektua da gehiago eta era berean desargertzen den eraikina, gutxinaka gutxinaka degradazioa jasoko du, perzepzioa lortu nahi denarekin engainatuz.
izkutuko proiektua

miércoles, 20 de octubre de 2010

sortzearen bideak...

Esnea erostera kaletik nindoala, kutxako erakusketa panfleto bat aurkitu dut bidetik. erakargarria zen oso eta barrura sartu naiz.
harritu nau bertan zegoena, arlo desberdineko lanak aurkitzen ziren eta hirurak arkitekturarekin erlazionatuak, kurtso hasierako gogoetan aritu nintzen, disziplina honen aukeren inguruan alegia, arkitektura ikasteak ematen dizkigun aukerak anitzak direla eta beste bideen bila gisa, hoiek potentziatzean ahalegindu gaitezkela.
gaurkoan ordea aukera hoiek gauzatu baino nahiago izan dut hauetaz gozatzea.

formak, koloreak, testurak, materialtasuna lantzen da lehenengo aretoan, ibilbide kromatikoetatik egitura eskegietara, eraikitze esperimentala hain zuzen.

Urrengo aretoan guztiz kontrajarria da, aurretiko diseinua ageri da, hasierako ideia eta frogapen zehatz batzuetatik ateratako objektuak dira honako hauek. altzarien diseinua, aukera desberdinak, materiala, funtzinaltasuna edo elementu eskulturalen antzera landutakoak.
Azkenik, pintura erakusketa agertzen da, sentipenetatik sortutako formak, koloreak  eta testura.

sortzearen bideak anitzak dira lagun.....



sábado, 16 de octubre de 2010

ARTE Y ACTIVISMO URBANO - OPEN LAB // JET LAG BIO 2010

JET LAG BILBON


Berlinetik zuzenean gauzarik bitxienak topatu daitezke erakusketa honetan.
ingenioa eta diseinua erabiltzen dute honetarako, hurrengo emaitzak aurkitzen direlarik:
deustuko zubipean, andamioz eginiko egitura sinple bat antolatua dago, "palet"s eginiko itxitura batekin, eta kontrapisua ur bidoiak direlarik, egitura mantentzeko.


mobiliario urbanoa, material eskasekin eginikoa da, ur tutueriak alegia, tokian-tokiko eserlekuak bihurtu dira,mahaiak gauzatzeko berriz ere palets-ak erabili dira.


egitura sinplea dudarik gabe, baina inguruko antolaketa da garrantzitsuena. grafitiak, moda, arkitektura, Berlineko abangoardia eta trend berria, gazteak ideiak trukatzeko gunea bihurtu da deustuko zubipea.
Gaineratu dezagun Santiago Cirugeda gerturatu zaigula Bilbora, bere zuzendaritzapean egitura urbanoa birgaitzeko proposamenak landu dituzte eta publiko egin 11.30 ak aurrera. Egun guztian zehar egongo da ikusgai Zorrozaurren. Animatu!!
ATTACK ART:SEÑALIZART 
No es de mala educacion  
                                                                                      A partir de las propuestas de




jóvenes artistas y arquitectos
recibidas en Junio para la
intervención regenerativa del
tejido urbano, el equipo liderado
por Santiago Cirugeda,
se ha propuesto aunar fuerzas
y trabajar en una acción para
la península de Zorrotzaurre,
de modo que represente los
deseos, los sueños que evoca
este entorno, y que se llevará
a cabo en el marco de Jet
Lag Fest.
Un tren txu-txu trasladará
a las personas que quieran
tomar parte y llevar a cabo
la intervención participativa
desde el espacio Jet Lag Fest
a Zorrotzaurre y vuelta.
16 de OCTUBRE,
SALIDA-LLEGADA EN
EXPLANADA JET LAG FEST
programazioa atxikitzen dizuet:
http://www.bilbaojetlag.net/programa-de-mano/

martes, 5 de octubre de 2010

hasierako analisiak

_ANALISING TIME

Urdaibai bailara asetzen dituzten garriobideak kritikatuz hasten da gure azterlana. Izan ere, bi kostaldeak oso hurbil dauden arren, lotura bisualak alde batera utzita, ia ez dira erlazionatzen. Ildo beretik, bailara osoari bizia ematen dion eragile nagusia ura denez, ikerketa garraiobide alternatiboak planteatzean zentratzen da.

Horretarako, itsasaldiak, itsas korronteak, eguzkitzapena eta urarekin lotura zuzena duten iharduerak aztertu ditugu.



_SUNBATHING, PIRAGUING & SURFING TIME

 
Ikerketa egiteko lekuan barneratzea egokia suertatu zitzaigun, itsasaldiak eta korronteak “in situ” aztertzeko eta Urdaibaiko ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko.



SO…

Egunpasaren ondorio nagusia itsasaldiek gure inguruko ekintza nagusietan berebiziko garrantzia dutela izango zen, bai ur-ekintzak egiteko (piraguing & surfing), baita eguzkia hartzeko eta bainatzeko ere.



_DIFFERENT USES

­­­­­Aisialdiarekin erlazionatuak dauden ekintza gehienei esker izaten dira jende etorrera masiboak udan. Hariarekin jarraituz, Urdaibaiko nukleoak elkarren artean lotzen dira ur-ekintzen bidez. Horregatik, ura garraiobideen zentru bihurtzea irtenbide ona izan daiteke.


_CONEXIONS

Tokian murgildu ahala, argi eta garbi somatzen da mende eta ekialdearen arteko bereizketa, batez ere garraiobideei (trena eta autoak) eta dentsitateari dagokionez. Dena den, udako jende fluxuak (Laga eta Laidako turismoa) direla medio, badago bi isurialdeak lotzen dituen “ferry” txikia, Mundaka-Sukarrieta-Laida ibilbidea gauzatzen duena, baita Bermeo eta Elantxobe erlazionatzen dituen txinbitoa ere.


SO…

Ekialdean, beraz, lekurik basatien eta birginenak daude eta udako jende etorrera horri erantzuteko garraiobide ohikoak proposatu beharrean, ibai bidezkoak aukera egokiak izan litezke, bi isurialdeen arteko loturak areagotuz.

Bestalde, gorago azaldutako izaera naturala ez dator bat Laidako topografiarekin, gizakiak aldatutakoa dirudi eta.

_PROYECTING TIME

Lehenengo ariketari begira, itsasaldiak kontuan hartu behar dira ur gazizko piszinak egiterako orduan, itsasbeheran lokatzezko putzuak bilakatu ez daitezen. Bestalde, erabiltzaile ezberdinen altuerak eta igeri egiteko gaitasunak eragiten dute proiektua.

Horrez gain, irisgarritasuna nagusitasuna bereganatzen du, ibaiez nahiz lurrez.

domingo, 26 de septiembre de 2010

lan art bertsio kontenporaneoa

‘Paisaia ideia bezala’ erakusketan aurkeztu ginen aurreko asteazkenean eta zaila egin zitzaigun obra batzuk ulertzea, land art mugimenduan, obrak kontestu edo inguru batean kokatuak daudenez gero, hortik aldentzea zentzu guztia galtzen duela iruditu zitzaigun. Autore batzuk ezagutu arren (aurreko ikasturteko proiektoseko klaseetan ezagunak genituen Walter de Maria ren obrak adibidez ), erakusketako materiala oso oinarrizkoa zelako agian, obrak hobeto ulertzeko gidaren beharra sentitu genuen.

Materian sartuta, berebiziko arreta deitu zidan Agnes Denes-en obrak, gari zelai baten gauzatzea ohikoa eta arrunta izanik, baliabide berdinak erabilita horrelako emaitza sortzen duen gaitasuna harritu ninduen.
(Gari-Zelaia-Norgehiagoka)
Agian irudiak ziren edo obra azaltzeko modua, baina era sinplean ekologia edo ingurumen  artearen inguruko ideiak  era egokian azaltzeko duen gaitasuna, oso erakargarriak iruditu zitzaizkidan. Garia bezalako ale txiki bat erabili eta kritika aberatsa egitea lortzen du Manhataneko erdialdean.

Orokorrean interbentzio txikiak dira egiten direnak, salbuespenak salbuespen, eta hoiek dira interesgarrienak iruditu zaizkidanak. Garrantzitsuena ez da magnitude handiko sistemak erabiltzea, artea beste era baten azaltzea bilatzen dute, orduko artea azaltzeko erabiltzen ziren metodologietatik urruntzea eta bide berri bat erabiltzea artea eta kritika azaltzeko.

Ez dator bat gaiarekin baina hurrengo pelikula ikustea gomendatzen dizuet, aurtengo zinemaldian proiektatu dutena.

 ‘exit through the gift shop’

Street-art , land-art bertsio kontenporaneoa ikusten dut nik, baina hirian, baliabide gutxirekin oihartzuna lor dezaketen obrak. Gainera lehengo harira dator, obra hoiek zentzu guztia galtzen dute museo batean aurkeztuak diren momentutik aurrera.

sábado, 25 de septiembre de 2010

Helburuak

Urtero bezala, proiektuak irakasgaian zer erakutsiko den zalantza berdina sortu zait, proiektu hitzak dauzkan zentzuentatik zein erakustiko den alegia. Badirudi arkitektura lanak izateagatik proiektuak proiektu hutsean gelditu behar direla, aurten arkitektura proiektuak eraikuntzara soilik mugatu eta oinarritzea ez eta haratago joatea gustatuko litzaidake, arkitektura, beste arlo batzuekin kontaminatzea alegia, proiektatzeko mugak zabalduz.

Bestetik Blog-ari esker elkarlana bermatua egotea espero dut, gelakideen ideiak ikustean eta ulertzean ikasteko beste bide bat irekitzen baita. Beraz taldeko lanak interesgarriak eta parte hartzaileak izatea espero dut.