domingo, 26 de septiembre de 2010

lan art bertsio kontenporaneoa

‘Paisaia ideia bezala’ erakusketan aurkeztu ginen aurreko asteazkenean eta zaila egin zitzaigun obra batzuk ulertzea, land art mugimenduan, obrak kontestu edo inguru batean kokatuak daudenez gero, hortik aldentzea zentzu guztia galtzen duela iruditu zitzaigun. Autore batzuk ezagutu arren (aurreko ikasturteko proiektoseko klaseetan ezagunak genituen Walter de Maria ren obrak adibidez ), erakusketako materiala oso oinarrizkoa zelako agian, obrak hobeto ulertzeko gidaren beharra sentitu genuen.

Materian sartuta, berebiziko arreta deitu zidan Agnes Denes-en obrak, gari zelai baten gauzatzea ohikoa eta arrunta izanik, baliabide berdinak erabilita horrelako emaitza sortzen duen gaitasuna harritu ninduen.
(Gari-Zelaia-Norgehiagoka)
Agian irudiak ziren edo obra azaltzeko modua, baina era sinplean ekologia edo ingurumen  artearen inguruko ideiak  era egokian azaltzeko duen gaitasuna, oso erakargarriak iruditu zitzaizkidan. Garia bezalako ale txiki bat erabili eta kritika aberatsa egitea lortzen du Manhataneko erdialdean.

Orokorrean interbentzio txikiak dira egiten direnak, salbuespenak salbuespen, eta hoiek dira interesgarrienak iruditu zaizkidanak. Garrantzitsuena ez da magnitude handiko sistemak erabiltzea, artea beste era baten azaltzea bilatzen dute, orduko artea azaltzeko erabiltzen ziren metodologietatik urruntzea eta bide berri bat erabiltzea artea eta kritika azaltzeko.

Ez dator bat gaiarekin baina hurrengo pelikula ikustea gomendatzen dizuet, aurtengo zinemaldian proiektatu dutena.

 ‘exit through the gift shop’

Street-art , land-art bertsio kontenporaneoa ikusten dut nik, baina hirian, baliabide gutxirekin oihartzuna lor dezaketen obrak. Gainera lehengo harira dator, obra hoiek zentzu guztia galtzen dute museo batean aurkeztuak diren momentutik aurrera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario