IKUS-ENTZUNEKO ZENTRU ESPERIMENTALA
Ideiaren nondik norakoak:
Bete eta hutsa.
Antzinean harrobitik marmola ateratzen hasi zirenean, Ereño gune dinamikoa bihurtu zuten. Hara eta hona ibiliko ziren, makinariak, langileak, materia prima, hau da, etengabe aldatzen zen espazioa bilakatu zen, XX mende erdialderarte.
Hemendik aurrera, sortutako dinamismoa eten egin zen.
Gaur egun ordea, noizean behin erabiltzaile espontaneoak agertzen dira (iparair parapente taldea, blogean bideo bat daukazue, eskalatzaileak, videoclip grabazioak….) ekintza guzti hauek lekua aktibatzen dute. Denboran zehar gelditu den HUTSA, BETEZ.
Ildo horretatik, harrobia “betetzea” nahi da, baina gaur egungo egoera onartuz, “hustea” alegia. Beraz, bi egoerei erantzuna ematea izango litzateke estrategia, behinola izan zuen izaera dinamikoari erantzuna emanez.
Betetzea? Antzinako formaren simulazioa, hutsunea, plataformekin bete. Proposatzen den progarmari erantzuteko azpiegitura sortu.
Hustea? Gaur egungo erabilerak gauzatzeko aukera, harrobia dagoen bezala onartzea.
Programa:
Ereñoko harrobian gauzatutako ekintzak kontuan hartuta, guneari, gaur egungo erabilerarekin batera erantzun hoberena emango liokeen programazioa bilatu da.
Gaur egun harrobiaren horma bertikalak erabiltzen dira, eskalada, parakaidismoa, tirolina edota bideoklipak grabatzeko. Hori sustatzea bilatzen da oraingo honetan eta horretarako azpiegitura egokia sortzen da.
Azpiegitura horrek , beharrezko diren aukera anitzei erantzungo lioke: PLATAFORMA mugikorrak
Plataforma hauek daukaten dualtasuna potentziatzea nahi da, batzutan zoru , besteetan estalki, edo biak batera.
IKUS-ENTZUNEKO ZENTRUA bilakatuko zen, bertan egoera desberdinetan aurrera eramandako ekintzak bildu eta hoien adierazle bihurtzea. Akziozko ekintzak burutzen badira bertan, zergatik ez grabatu, eta erreproduzitu?
Beraz hurrengo programazioarekin bat egingo dugu:
Ekintzak sortzeko azpiegiturak:
Plataformak
Ekintzak adierazteko azpiegiturak:
Plataformak
Elementu hauen erabilerak:
_Eszenatoki
_esposizio gunea
_gune interaktiboak
_grabaketa guneak
_hitzaldiak emateko egitura
_film emanaldiak
Beharrezko instalazioak:
_iluminazioa
_ekintza akrobatikoentzako egitura portantea
_audioa
_pantailak kokateko aukerak…
Egitura sistemak:
Pratt habe sistema erabiliko da , plataforma bakoitzeko 2 txertatuko direlarik.
Trakziozko indar axialak ( polipastoak eragiten dion esfortzua) eta konpresioko (erabileren arabera jasoko duen pisua) indarrak jasotzeko egongo da prestatua.
2 zelosia hauek, zorua eusteko balioko duten IPN pefilekin egongo dira lotuta, hala ere, errefortzu modura , egon daitezkeen trakziozko indarrak jasotzeko tirante batzuk propostzen dira.
Plataforma sistemen funtzionamenduaren erraza da kontzeptuz.
Plataforma grabitatzaileak:
Ebakiduraren goikaldean jarritako garabiek gora eta behera desplazatuko dituzte 2 zelosiez osatutako plataformak. Garabi hauen zimendua harria bera izango da.
Plataformak, bertikalki kokaturiko egitura elementu gutxien izatea da nahia, lebitatzen dauden plataformak alegia…
Hori bai, gora eta behera azkarrago egiteko igogailu bertikalak ekiditu dira, baina hauen ordez, plataforma handietan egokitzen diren azalera txikiagoko plataformak proposatzen dira, funtzionamendu berdinarekin.
Antolamendua:
antolaketa sistema dinamikoa den arren puntu konkretu batzuetan geldituko da. 3 zati bereizi dira horretarako:
1_kota minimoa: harrobia hutsa bezala ulertuz.
2_Erdiko kota: gaur egun dauden plataforma nagusien jarraipen gisa ulertuta.
3_Plataformen kota maximoa: plataformak "ebakidura (zuloa)" betetzeko igo dezakeen punturik gorena.
Planteamendu honek, beraz, 3 egoerak nahastuz hainbat aukera emango lituzke, aragazkietan ikusi daitekeen moduan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario