lunes, 18 de abril de 2011

ESPAZIO PUBLIKOA + ANTOLAKETA ZEHAZTEN

Aurreko entregan 1 mailako baserriak finkatu genituen, bakoitzean zein erabilera gauzatuko lirateke erabakiz.

Espazio publikoaren konfigurazioan ibiliko gara oraingo honetan.
Egindako hesien, erabilera eta antolaketa azterketen ondorioz, 2 gune nagusi daudela ikusi dugu, eta horiek antolatzeko espazio nagusirik ez dagoela ikusi. Gure proiektuaren ideia teorikoa, baserrien arteko elkartrukea sustatzea bada, espazio publiko horrek elkar harremana behar du.



2 ardatz nagusi egongo dira:
_zehaztutako 2 guneak batuko dituen ibilbide publiko bertikala, asanblada eraikin nagusia bere barne hartuko duena.
_ardien errotazioa bieratuko duen ibilbide publiko mugatua.


Egitura eskema hurrengoan datza; erdigune batetik, maila kontzentriko desberdinak haziko dira, terrazak sortuz, topografiari men eginez. Terrazak ingurua moldatuko dute, ibilbide bat proposatuz, 
Islara gerturatzen denarentzako erraz uler dezan zeintzuk diren Islako gune nagusiak.




 Bestetik,  koperatibaren beharrak ikusita, asanblada nagusiko programa finkatu dugu, gune publikoko bloketxoekin batera. Asanbladan, Islako antolaketa nagusirako beharrezko ekintzak burutzeko espazioak sortuko dira, ardiak izango direlarik antolaketaren ardatz nagusia.



Oinean eta ebaketan landuko dugu programa hau, baserri zaharraren birmoldaketa eta berrantolaketa gauzatuz programa berria funtzional eta adierazgarri bihurtzeko asmoz.



Espazio publikoa antolatzen duten blokeak tipologia desberdinekoak izango dira beharren arabera, batzuk erantzun zuzena izango dute kooperatibako ekintzekin, besteak berriz bisitarientzako antolatuak izango dira, begiraleku bezala erabiltzeko adibidez...
Blokeak, gune publikoa konfiguratzeko erabiliko dira alde batetik, altura desberdineko terrazetatik jaisteko eta bestetik begiraleku bezala erabiliko dira...
Horietako batzuetan, arestian azaldu dugun moduan, kooperatibistek ateratako produktuen trukea gauzatu ahal izango da, hala nola, frutak, barazkiak eta ardien produktuak .

 



Terrenoaren moldaketa:
Espazio publikoaren ikuspegia orokorrak:
    
     

Kutxek 1,5 ko egitura modulua izango dute, eta beharrezkoa denean , kutxak gainjarri ahalko dira, muntaia erraza baitute, lurrean apoiatzen dena soilik.

kutxa bakoitzak zentzua emango dio bertikalean doan ibilbideari, gauzak gertatzen diren ibilbide aktiboa izanik, kutxa erabilgarriak sortuz:






Blokeak jartzeko orduan, baldintza desberdin batzuk hartu ditugu kontuan, bistak eta erantzun funtzionala izan ditzaten.
Bista desberdinak aukeratu ditugu, kutxak hoietara bideratuta izango direlarik:


1_tipologia:
terrazak soilik, gune estrategikoetan jartzen direnak.

         
 2_tipologia:
begiralekuak_arteaga eta ardien landak.

          
3_tipologia: ardien hautaketa:

            
5_tipologia:
begiralekuak_landak eta padurak







miércoles, 13 de abril de 2011

ISLA_PROIEKTATZEN...


ISLA

Orain dela bi aste Islako auzora urbildu ginen. 
Bertan bertako auzotar kuxkusero jator batekin topo egin genuen, eta bertako idei orokor bat eman zigun, baserri bakoitzaren laburpen historiko bat eginez.


                                  







Hurrengo ondorioak ateraz:
    - Bertako bizilagunak gutxi ziren 
    - Euren arteko espazio publikoak oso murriztuak eta kaskarrak ziren 
  


  

ISLAKO AZPIEGITURAK

  

HESI ETA JABETZEN AZTERKETA







lunes, 7 de marzo de 2011

EREÑOKO HARROBIAN LABURPEN PANELA

IKUS-ENTZUNEKO ZENTRU ESPERIMENTALA




Ideiaren nondik norakoak:
Bete eta hutsa.
Antzinean  harrobitik  marmola ateratzen hasi zirenean, Ereño gune dinamikoa bihurtu zuten. Hara eta hona ibiliko ziren, makinariak, langileak, materia prima, hau da, etengabe aldatzen zen espazioa bilakatu zen, XX mende erdialderarte.
Hemendik aurrera, sortutako dinamismoa eten egin zen.
Gaur egun ordea, noizean behin erabiltzaile  espontaneoak agertzen dira (iparair parapente taldea, blogean bideo bat daukazue, eskalatzaileak,  videoclip grabazioak….) ekintza guzti hauek lekua aktibatzen dute. Denboran zehar gelditu den HUTSA, BETEZ.
Ildo horretatik, harrobia “betetzea” nahi da, baina gaur egungo egoera onartuz, “hustea” alegia. Beraz, bi egoerei erantzuna ematea izango litzateke estrategia, behinola izan zuen izaera dinamikoari erantzuna emanez.
Betetzea? Antzinako formaren simulazioa, hutsunea, plataformekin bete. Proposatzen den progarmari erantzuteko azpiegitura sortu.
Hustea? Gaur egungo erabilerak gauzatzeko aukera, harrobia dagoen bezala onartzea.

Programa:

Ereñoko harrobian gauzatutako ekintzak kontuan hartuta, guneari, gaur egungo erabilerarekin batera erantzun hoberena emango liokeen  programazioa bilatu da.
Gaur egun harrobiaren horma bertikalak erabiltzen dira, eskalada, parakaidismoa, tirolina edota  bideoklipak grabatzeko. Hori sustatzea bilatzen da oraingo honetan eta horretarako azpiegitura egokia sortzen da.
Azpiegitura horrek , beharrezko diren aukera anitzei erantzungo lioke: PLATAFORMA mugikorrak
Plataforma hauek daukaten dualtasuna potentziatzea  nahi da, batzutan zoru , besteetan estalki, edo biak batera.
IKUS-ENTZUNEKO ZENTRUA bilakatuko zen, bertan egoera desberdinetan aurrera eramandako ekintzak bildu eta hoien adierazle bihurtzea.  Akziozko ekintzak burutzen badira bertan, zergatik ez grabatu, eta erreproduzitu?


Beraz hurrengo programazioarekin bat egingo dugu:
Ekintzak sortzeko azpiegiturak:
Plataformak
Ekintzak adierazteko azpiegiturak:
Plataformak
Elementu hauen erabilerak:
_Eszenatoki
_esposizio gunea
_gune interaktiboak
_grabaketa  guneak
_hitzaldiak emateko egitura
_film emanaldiak

 Beharrezko instalazioak:
_iluminazioa
_ekintza akrobatikoentzako egitura portantea
_audioa
_pantailak kokateko aukerak…

Egitura sistemak:

Pratt habe sistema erabiliko da , plataforma bakoitzeko 2 txertatuko direlarik.
Trakziozko indar axialak ( polipastoak eragiten dion esfortzua) eta konpresioko (erabileren arabera jasoko duen pisua) indarrak jasotzeko egongo da prestatua.
2 zelosia hauek, zorua eusteko balioko duten IPN pefilekin egongo dira lotuta, hala ere, errefortzu modura , egon daitezkeen trakziozko indarrak jasotzeko tirante batzuk propostzen dira.
Plataforma sistemen funtzionamenduaren erraza da kontzeptuz.
Plataforma grabitatzaileak:
Ebakiduraren goikaldean jarritako garabiek gora eta behera desplazatuko dituzte 2 zelosiez osatutako plataformak. Garabi hauen zimendua harria bera izango da.
Plataformak, bertikalki kokaturiko egitura elementu gutxien izatea da nahia, lebitatzen dauden plataformak alegia…

Hori bai, gora eta behera azkarrago egiteko igogailu bertikalak ekiditu dira, baina hauen ordez, plataforma handietan egokitzen diren azalera txikiagoko plataformak proposatzen dira, funtzionamendu berdinarekin.



Antolamendua:


antolaketa sistema dinamikoa den arren puntu konkretu batzuetan geldituko da. 3 zati bereizi dira horretarako:
1_kota minimoa: harrobia hutsa bezala ulertuz.
2_Erdiko kota: gaur egun dauden plataforma nagusien jarraipen gisa ulertuta.
3_Plataformen kota maximoa: plataformak "ebakidura (zuloa)" betetzeko igo dezakeen punturik gorena.

Planteamendu honek, beraz, 3 egoerak nahastuz hainbat aukera emango lituzke, aragazkietan ikusi daitekeen moduan.



lunes, 14 de febrero de 2011

EREÑOKO HARROBIAN....

Proposamenekin hasteko:


lunes, 7 de febrero de 2011

MURUETAKO BIRMOLDATZEA: AZALPENA, MODULUA, ENTREGA

MURUETAKO KATALIZADOREA

Hona hemen link-a:

http://www.megaupload.com/?d=IUWMQ2YB


Azalpenarekin hasteko, aurretik azaldu ditugun gaiak hartu behar dira kontuan, horretarako erabilera motak azalduko ditugu lehenik eta behin, ondoren  erabilarekin harremana duen moduluaren gauzatzea agertuko da,  azkenik, mekanismoen azalpena  egingo da, azken emaitzatzat hartu dugun irudiarekin batera.

Guk aukeratutako proiektuaren abiapuntua, garapen ekonomikorako
zelula autosufizienteak sortzea da, inguruarentzako inpaktu
ekologiko txikiena sortuko luketenak.
Nahia beraz hurrengoa da, aurresixtitzen diren proposamenak hartu eta garatzea.

Enpresaren sorrera aipatuko dugu 
URDAI-L-BAI :
 Ekonekazaritzatik sortutako produktuak erabiltzen duen jatetxea

Aurrexistentziei moldatzen dena:

1-BERTOKO HAZIAK : jadanik inguruan lanean dabilen erakundea:
http://www.urdaibai.org/es/haziak/bertokohaziak.php
Aldez aurretik jatetxerako lehengaiak sortzeko haziak jasoko lituzkete.

2-LEHENGAI BERRIAK: gaur egun biomasa sortzeko erabiltzen diren algak hartuko lukete parte.

3-ERAIKUNTZA TAILERRA: inguruko baliabideekin lastozko balak sortu eraikuntzara bideratuak. Hemen inguruko NEKAZARI ELKARTEA hartuko luke parte. 
                                                     1
                                                     3                                                       2

alga-hazi bilketan oinarrituz sortutako irudia, enpresaren irudia:


Behin erabileren inguruan oinarrizko informazioa emanda, erabilerekin bat datorren modulua azalduko dugu.

Moduluaren gauzatzea_

Proiekturako, morfologia aldaketa sortu da, proposatzen den egitura berria morfologiari baino, izaera funtzionalago bati erantzuten baitio.

Modulua zutabe bat izango da, barrutik hustuta eta ur bilketak gauzatzeko tutu batez osotua. Estalkia malda jakin bat izango du euri urak biltzeko eta hortua hornitzeko. Bestetik, estalkiko itxitura straw bale-zko panelekin osotuko da, lehengaietatik sortzen dugun zakarra aprobetxatzearren.

Barruko banaketak, lastozko prentsatuzko xaflaz bideratuko dira, isolatzaile egokia izateaz gain, material guztiz bio delako.




Hona hemen moduluaren oinarrizko piezak_


Pieza hauek txertatzeko, eraikitzeko azalpen detaileak ageri dira.
Zimenduan kokaturiko zutabea dago, ur tutu batekin barnean. Bertan eutsiko da estalkiaren egitura basikoa.
Horretarako, goikoaldean kartelak ageri dira, zutabearen barnean kokaturiko  loturari zurruntasuna emateko pieza batekin.
Xaflen arteko lotura perfilen bidez gauzatuko da, eta behin dena montatuta, geruza iragazgaitza jarriko da. Ura iragazi ez daiten buztina eta klerazko kapa jarriko dira azkenik.


moduluaren eraikuntzan hurrengo pausu hauek ditugu: GIF.
Moduluari egokitutako 3 mailako itxitura daude:

1 .mailako itxitura: FOTO BIOREAKTOREA_ algen tutuek haizearen kontra egiten dute, fatxada bat sortuz, eguzki beroa bereganatzen dute gainera.

2.mailako itxitura: BARAZKIAK_isolatzaile termikoa tenperatura orekatzea bermatzen duena, kanpo eta barne espazioen mugatzailea.

3.mailako itxitura: ITXITURA BERTIKALA_ESTALKIA_ 2 material mota zehazten dira. gardena: argiztapena bermatu nahi den lekuentzako eta bestea opakoa (lastozko lamina prentsatuak)
Guneen arabera, zehar argia lortzea izango da nahi, beraz puntu konkretu batzuetan (jatetxea kasu) metakrilatozko itxitura gauzatuko da.
Estalkiaren kasuan, kapa iragazkaitza buztina izango da, 4 zm tako buztin normalezko kapa batekin eta gainean klera bidezko kapa.




Fatxaden funtzionamendua ulertzeko hona hemen foto bioreaktorearen egituraketa, algak egoki mantentzearren, ura eta eguzkia besterik ez da behar.
Ura bideratzeko ponpa baten beharra izango  eta sistema jarraia izatea, urak nora eta joan etorriko ibilbidea gauzatzen da, eguzkiak berotutako ura, berriro hotzeko. Programaren ixtitura ahalbidetuko digu honek, argizpien zehar argia izanik proiektuaren oinarria.

Azkenik moduluaren nondik norakoak, tokian tokiko finkatzea izango da moduluaren helburua, irizpide zehatz batzuen arabera gauzatuko da finkapen hori, eskema zehatz batzuen araberakoa hain zuzen: